Выходные данные
Chloérentzat bihotzez
EGUN BELTZAK – A Bask tribute to Yanka Dyagileva
Aitor Perez: Instrumentazioa, musika eta testu moldaketak, itzulpenak, grabaketa, nahasketak.
Eneritz Furyak: Ahotsak, testu-zuzenketak, azaleko tipografia, maketazioa.
Petar Bakardzhiev: Itzulpenak, testu-azterketak, azaleko margolana.
Nevyana Syarova: Itzulpenak, testu-azterketak.
North London Bomli Factory-n masterizatua Daniel Husayn-en eskutik.
Milesker anitz bat Valen eta Irrintzi Diskak, Armin eta Campary Records, Yepes eta Malmai Rekords, Teodoro eta Asociación Contradicción, Maka, Marta eta Skizo Diskak eta Höhnie Records-i disko honen kaleratzea gauzatzeagatik, noski ete, Erik Brouzeng, gitarra apalaren mailegutzagatik, Txapas, txinden mailegutzagatik, Charles Errecart, grabazio gelagatik, Mono Irazi, ahotsaren grabazio gelagatik, eta Pantxoa Herran, nahasketa gela eta tresnengatik.
Proiektu hau 2015 eta 2021 urteen artean burutu da.
Штрихкод: нет
Матрица диска (Сторона A): L
Матрица диска (Сторона B): нет
Примечания
Luze da Yanka Dyagilevaren grabazio batzuk lehen aldiz entzun nituenetik, soinu kaskarrekoak ziren, interpretazio traketsekoak, baina ahots batzuetan ezti, batzuetan horrek, barrunbeetatik ateratako sentimendu sakonak helarazi zizkidan, nahiz hitzak ulertzerik izan ez.
Errusiera ikastea erabaki nuen orduan, Yankaren olerkiak inongo bitartekaririk gabe irakurtzeko eta hizkuntaren bidez kulturan murgiltzeko asmoz, nire kabuz ezin izango nuela onartu arte, Yankaren poesia konplexua baita. Sakona, hizkuntza aberatsekoa, non barneko sentimenduak, siberiar kulturako ipuinak, garaikide zuen sobietar batasuneko berezitasunak edo samintasun garratza nahasten diren maisutasun handiz.
Ozotopo anitz izan dituen elkarlan luzea izan da. Batetik testuak itzultzeko eta aztertzeko, sobietar garaia bizi izan zuten idazle eta historialarien laguntza eta elkarlan ikaragarria ezinbestekoa izan da. Testuak esaldiz esaldi eta osotasunean aztertuz. Ordea, zentzukoa denez, euskaratzeko orduan, ezin izan dira testuak hitzez hitz itzuli, kantuen puntuak eta metrika gordetzeko, jatorrizko zentzua duten hitz sinonimoak edo esaldi parekideak erabili direlako.
Bestetik, ekoizpenerako baliabideak oso xumeak izan dira, baina irudimenaren eta maitasunaren labean gauza ederrak sor daitezke emeki eta goxo.
Baina gatozen Yanka Dyagilevaren biografía txiki batekin:
Yana Stanislavovna Dyagileva (Яна Станиславовна Дягилева), Novosibirsk 1966-09-04, Novosibirsk 1991-05-09.
Yanka Dyagileva, Stanislav Dyagilev eta Galina Dyagileva ingeniarien alaba, Siberiako Novosibirsk hirian (SESB) jaio zen 1966. uiteko irailaren laugarren egunean.
1973. urtean eskola publikoan zegoela, piano klaseak jaso zituen, baina laster utzi zituen eta gitarrarekiko zaletasunarekin ordezkatu; era berean, lehen olerkiak idazten eta olerki saioak egiten hasi zen. Zoritxarrez, olerki zaharrenak galdu egin dira, ez da 1985 baino lehenagoko idazkirik gorde.
1985eko abenduan, Leningradera egindako bidaia batean, Aleksandr Bashlachev ezagutu zuen kvartirnik (etxeetan egindako kontzertu sekretuak) emanaldi batean. Bashlachevek zirrara handia sortu zuen Yankarengan eta eragina izan zuen bere musikarekiko ikuspuntuan.
1986ko urrian, Yankaren anta minbiziak jota zendu zen. Garai berean, jendaurreko lehen emanaldiak eskaintzen hasi zen, kvartirniketan gehienbat. Honela entzulegoaren arreta jasotzen hasi zen bere buruarekiko ziurtasuna sendotuz eta sormenez beteriko garai bat irekiz.
1987ko apirilean, Yankak Yegor Letov ezagutu zuen eta laster bikote bilakatu ziren. Yegor Letov, Grazhdanskaya Oborona talde polemikoaren sortzaile eta egilea zen. Halaber hainbat proiektu partekatzen zituen, Kommunizm, Instruktzia po Oborone edo Posev beste hainbaten artean. Horietako askorekin Yankak kolaboratzaile gisa esku hartu zuen eta haiekin biran joan zen 1988 eta 1990 urteen artean.
Yegor Letovekiko harremana ez zen erraza izan, haren jarrera diktatoriala zela eta, bai sormen prozesuetan, bai etxeko bizitzan. Dena den, Letov garrantzizkoa izan zen Yankarentzat inspirazio uneetan, ziurtasuna sendotzen edota estudio batean lan egiten ikasten lagundu baitzion.
Yankak bere lehen grabazio akustikoa 1988ko urtarrilean burutu zuen Omsk hirian, Letoven sorterrian. “Не Положено” (Ez Onartua) izenburupean. Urte bereko otsailaren 17an, Yanka Aleksandr Bashlachev lagunminaren heriotzaren lekuko izan zen. Gertaera horrek min handia sortu zuen Yankarengan: bere heriotza eguneraino lagun izango zuen depresio sakon baten hasiera izan zen.
1988an bertan kvartirnik eta emanaldi ugari eskaini zituen. aipagarria ekainaren 24an Tyumen hiriko festibalean eskaini zuena, jende ugariren aurrean egindako lehena baitzen. Hilabete berean eta Tyumen hirian bertan, “Деклассированным Элементам” (Klasez kanpoko elementuak) album elektrikoa grabatu zuen, baina bateria-jotzailearen akatsak zirela eta. Yankak grabazio hau baztertu zuen.
1989. urtean, Yankak, Grazhdanskaya Oborona taldearekin batera, kontzertu batzuk eskaini zituen Leningrad hirian, Sergei Firsovek antolatuta. Honela, kvartirnik bat grabatu zuen Firsoven etxean, gerora “Продано!” (Saldua!) izenburupean kaleratuko zena. Garai berean, Auktsion taldearen errepika gelan hainbat abestiren oinarri elektrikoak grabatu zituen Grazhdanskaya Oborona taldeko kideekin batera. Gerora Omskeko Letoven Grob estudioan amaitu zituen grabazio horiek. Azken grabazio hauek, aurretik zituen beste batzuei gehituta, “Домой!” (Etxera!) eta “Ангедония” (Anhedonia) albumak osatu zituzten.
Ezagunak diren Yankaren azken zuzeneko emanaldiak 1990eko azaroan eskeini zituen Leningrad, Angarsk eta Irkutsken, azken hau grabatua izan zelarik.
1991ko otsailaren bukaeran Yankak bere azken lau kantuak grabatu zituen “Выше Ноги От Земли” (Lurretik gora oinak altxa), “На Дороге Пятак” (Bidean txanpon bat), “Про Чёртиков” (Deabrutxoei buruz) eta “Придет Вода” (Ura dator).
1991 urteko maiatzaren 9an, Yanka Novosibirsk kanpoaldeko bere familiaren udako etxetxotik irten zen, baina ez zen gehiago itzuli. Maiatzaren 17an arrantzale batek Yankaten gorpua aurkitu zuen Inya ibaian, udako etxetxotik 40 kilometrotara. Heriotzaren zergatiak aigitu gabe daude, ez baitzen ikerketarik egin. Maiatzaren 19an Novosibirskeko Zaeltsovskoye hilerrian lurperatu zuten.
Yankak, bizirik zela, ez zuen diskorik kaleratu, ezta sekula elkarrizketarik eman ere.
1991ko ekainean, Letovek Yankaren hilosteko “Стыд и Срам” (Lotsa eta gaitzezpena) diskoa kaleratu zuen, Yankaren lehen disko ofiziala izan zena. Yegor Letovek, bere heriotzaren aurretik. 2008ko otsailaren 19an, Yankaren estudioko grabazio guztiak eta hainbat zuzeneko birmasterizatu eta kaleratu zituen. Yankaren heriotzaren ondotik, gaur arte, bere grabazioen argitalpen ugari egin dira, baita hainbat omenaldi, idatzi, webgune edo azterlan ere.